BIDADOR

Joxe MBidador1igel Bidador Iruñean jaio zen, 1970eko martxoaren 28an, eta 2010eko martxoaren 2an hil zen. Iruñean, Altsasun eta Tuteran egin zituen ikasketak eta IPES, AEK eta Lazkaoko Maizpide barnetegian ikasi zuen euskara.
Gasteizen Euskal Filologia ikasi zuen. Bere ibilbide profesionala beti egon zen euskarari lotua, Iruñean eta Tuteran, bereziki, non euskara eta euskaraz irakatsi baitzuen. Iruñeko euskal kulturan aztarna sakona utzi duen gizona izan da Joxe Migel Bidador, eta horixe da haren omenez eskaini nahi dugun ikusgarri honen kausa sortzailea.

Joxe Migelek euskal kultura eta bere herria biziki maite zituen, eta jakin zuen maitasun hau hainbat modutara gauzatzen eta adierazten. Asko izan ziren jorratu zituen alorrak, eta denetan egin zuen bere ekarpena.
Dantzaria eta dantza herrikoiaren ikertzaile izan zen; Duguna taldearen partaidea eta San Lorentzoko dantzanteen taldearen sortzaileetakoa izan zen, eta ikertzaile moduan idatzi zuen Dantzaren erreforma Euskal Herrian 2004ko Unamuno Saria irabazi zuen Bilbon. Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratzen duen Dantzariak aldizkarian aritu zen.

Filologoa eta ikertzailea

Filologo moduan eta euskararen ikerlari moduan hainbat lan utzi zizkigun: Noticias y restos del euskara de Val de Ollo, kasurako, baita gure hizkuntzak Nafarroan eduki duen bilakabidearen beste hainbat ere, bereziki, baina ez bakarrik, euskara eta Nafarroako erribera lotzen zituztenak.

Euskal kazetari moduan ere aritu zen, eta bi alderditan, gainera; kazetaritzaren historialari (Euskara Iruñeko kazetaritzan (1910-1920). Testu antología (1) eta Euskara Iruñeko kazetaritzan (1930-1936). Testu antología (2), besteak beste) baita kazetari ere, Nafarkariako eta Diario de Noticiaseko kolaborazioek erakusten duten bezala.
Baternaingo Kontzejuko lehendakari hautatua izan zen.

Baina, egin zituen ekarpenen artean, baliteke euskal literaturari egin ziona garrantzizkoena izatea, ikertzaile, sortzaile eta sustatzaile eta babesle moduan egin ziolako. Ikertzaile, Agerre, Tapia Perurena eta beste hainbaten ezkutuko lanak berreskuratu zituelako; sortzaile, berak idatzia baita Hutseaniko hazkurria poesia liburua; eta babesle eta akuilu moduan, Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra lana ondu zuenean bezala.
Ez da oso ohikoa horrenbeste dohain, lan-ahalmen eta eragiteko gaitasun pertsona bakar batengan biltzea. Joxe Migel zen horietako bat.

Baina, orain arte esandakoa gutxi ez bada ere, zailena dena ere egiten jakin zuen: bere egitekoak apaltasunez, umorez eta guztien adiskidea izanez aurrera eramaten.

Asko ginen Bidador maite eta estimatzen genuenok, eta horregatik omendu nahi dugu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s