Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia

Bidador pastoralaren atzealde eta barrualdeko xehetasunak dakarzkigu Aritz Ibañezek artikulu honetan. Beregan eragindako gogoeta interesgarriak.

Kasik bi urte dira Joxemiel Bidador – Iruñeko euskaldunak pastoralaren proiektuarekin hasi ginela. Egun hauetan, emankizunen bigarren itzulian buru-belarri sartuta, eta egitasmo honen argiak itzaltzeko emanaldi bakar baten faltan, bilan bat egiteko una egokia iruditu zait. Nire bizipen pastoraleroak kanporatzekoa.

Irakurri artikulua (dantzan.eus)

Pastoralaren DVDa salgai Karrikirin. Esan Olentzerori!

20151010 Pastorala1 ALdatz
Argazkia: Aldatz

Iruñeko Karrikiri elkarteak Xabier karrikaren 4an duen euskal dendan salgai dago Joxemiel Bidador – Iruñeko euskaldunak pastoralaren DVDa 12 euroren truke.

Ikuskizunaren estreinaldi egunean -urriaren 10ean- Iruñeko Burguen Plazan zuzenean grabatutako irudiez gain, pastoralean parte hartu zuten arizale, musikari eta dantzariek Iruñeko Alde Zaharrean eginiko karrika-ingurua edo mustrako irudiak ere biltzen ditu DVDak. Horiekin batera, pastoralaren testua eta xehetasun guztiak biltzen dituen liburuxkak osatzen du Karrikirin soilik eskuratu ahal den DVDa.Read More »

Fito Rodriguez: Joxemiel Bidador egungo euskal apologista bezala dagerkigu.

Aizak, Joxemiel, hi gabe, euskal herri kultura maite duten hire tankerako folklorista eruditoak behar ditiagu! Ez diat uste erdaraz euskal apologia idazten berriro hasi beharko denik, horretarako Larramendi bat aski!, baina hire oroimenez Pastorala taularatzea Iruñean ez zegok gaizki.

Tradizioaren zaintzaileek zein “desmitifikatzaileek” ere Zuberoz kanpo manexek sortutako Pastorala ez dela benetako Pastorala esan dezaten behintzat.

Ez Joxemiel, ez haugu mitifikatuko, honezkero herri kondaira haiz eta !

Fito Rodriguezek Bidadorri eskeinitako artikulua

Pastorala plazan izanen da eta liburuxka erakutsi beharko da sartzeko

Liburuxka1

Azken txanpan sartuta gaudelarik ohar zehatz batzuk helarazi, eta ahalik eta gehien zabaltzen laguntzeko eskatu nahiko genizueke:

  • Urko Aristik eguraldi ona ziurtatu digularik, azkenean Burguen plazan eginen dugu pastorala, heldu den larunbatean, hilak 10 eta 17:00etatik aitzina.
  • Pastorala ikusi ahal izateko, erositako liburuxka-sarrera eraman beharko da. Gainera, pastorala ongi jarraitu ahal izateko gida ezin hobea izanen da.
  • Pastorala ikustera garaiz joatea eskertuko dugu. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da, baina, ongi legoke 16:15atik aitzina bertaratzen joatea toki ona hartu ahal izateko.

Liburuxka eskuratzeko aukerarik izan ez duten lagunei, gure eskerrik zintzoenak agertutako interesagatik, baina sentitzen dugu; oraingoan ez da lekurik izanen. Beste emanaldiren bat egiteko aukera baldin badugu, denboraz iragarriko dugu.