Pastoralaren DVDa salgai Karrikirin. Esan Olentzerori!

20151010 Pastorala1 ALdatz
Argazkia: Aldatz

Iruñeko Karrikiri elkarteak Xabier karrikaren 4an duen euskal dendan salgai dago Joxemiel Bidador – Iruñeko euskaldunak pastoralaren DVDa 12 euroren truke.

Ikuskizunaren estreinaldi egunean -urriaren 10ean- Iruñeko Burguen Plazan zuzenean grabatutako irudiez gain, pastoralean parte hartu zuten arizale, musikari eta dantzariek Iruñeko Alde Zaharrean eginiko karrika-ingurua edo mustrako irudiak ere biltzen ditu DVDak. Horiekin batera, pastoralaren testua eta xehetasun guztiak biltzen dituen liburuxkak osatzen du Karrikirin soilik eskuratu ahal den DVDa.

Pastorala Duguna dantza taldeak, Zaldiko Maldikok, Euskaldunon Biltokik eta Karrikiri  elkarteak bultzatutako egitasmoa da, Joxemiel Bidador historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindar zenaren omenez. Iruñean ekoiztutako lehenengo pastorala izan da eta estreinaldia pasa den urriaren 10ean burutu zen mukuru betetako Iruñeko Burguen plazan. Bidadorren bidez, Iruñeko euskaldunak ere omentzen ditu ikuskizunak, berak, bere obraren bidez, gutxik bezala agerrarazi baitzuen Iruñeko euskaltzaleen izaera organikoa eta kolektiboa.

Antzerkia, dantza eta kantua nahasten dituen herri-ikuskizunaren gidoia Jon Alonsok idatzi du eta kantuak Mixel Etxekoparrek sortuak dira, zuzendari lanetan Aritz Ibañez eta Ihitz Iriart aritu direlarik. Guztira laurogei lagun inguru ari dira; musika, antzezpen eta ekoizpen lanetan, denak amateurrak. Tuterako Erraldoien konpartsak eta San Lorentzoko Dantzanteek ere hartzen dute parte gonbidatu gisa, bietako partaide izan baitzen Joxemiel Bidador. DVDaren azalaren Irudia Patxi Uharte Zaldieroarena eta argazkiak Aldatz Argazkigintzarenak dira

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s